Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den eta jatorri marokoarra duen gazte talde baten sozializazio prozesuaren azterketa

  1. urizar zugazagoitia, ane miren
Supervised by:
  1. Amelia Barquín López Director
  2. Nahia Intxausti Intxausti Co-director
  3. Ignasi Vila Mendiburu Co-director

Defence university: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 13 July 2018

Committee:
  1. Xabier Aierdi Urraza Chair
  2. Eneritz Garro Larrañaga Secretary
  3. Xavier Itçaina Committee member

Type: Thesis

Abstract

Tesi-lan honetan EAEn bizi diren eta jatorri marokoarra duten 11 gazteren (4 neska eta 7 mutil; 2 EAEn jaioak eta beste 9ak Marokon) sozializazio prozesua aztertzen dugu, gazte horiek txertatuta dauden hiru eremu nagusiak aintzat hartuta: familia eremua, eskola eremua eta lagun arteko eremua. Sozializazio prozesu horretan eta preseski hiru eremuetan gazte hauek dituzten esperientziez, haien iguripenez, inguruan dituzten pertsonekin dituzten interakzioez eta abar luze batez arituko gara, ahaztu gabe haiengan eragin zuzena duten bi faktore garrantzitsu: gazte horiek kultura bat baino gehiago hartzen dutela erreferentziatzat eta neska edota mutil izanik diferentzialki sozializatzen direla.