XX. Mende Erditik aurrerako indarkeria politikoaren errepresentazioa euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan

  1. GOSTIN ELORZA, ANDRES
Zuzendaria:
  1. Iñigo Marzabal Albaina Zuzendarikidea
  2. Aitor Zuberogoitia Espilla Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2015(e)ko uztaila-(a)k 17

Epaimahaia:
  1. Ainhoa Fernández de Arroyabe Olaortua Presidentea
  2. Idurre Alonso Amezua Idazkaria
  3. Xabier Landabidea Urresti Kidea
  4. Larraitz Ariznabarreta Garabieta Kidea
  5. Iñaki Lazcano-Arrillaga Kidea

Mota: Tesia

Teseo: 404340 DIALNET

Laburpena

Euskal Herrian XX. mendearen bigarren erditik aurrera bizi izandako indarkeria politikoaren zinemaerrepresentazioa aztertu du ikerketa-lan honek. Horretarako, euskaraz egindako fikziozko ikusentzunezkoak aztertu dira, iraupen erdi zein luzekoak. Sei lan analizatu dira guztira: Erreporteroak (Iñaki Aizpuru, 1984), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985), Ke arteko egunak (Antxon Ezeiza, 1989), Offeko maitasuna (Koldo Izagirre, 1992), Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2005) eta Zorion perfektua (Jabi Elortegi, 2009). Ikus-entzunezkoen azterketa egiteko, landa-teorietatik abiatutako metodología propioa erabili da, eta hainbat elementu baliatu dira film-testuaren analisia aberasteko: film bakoitzaren testuinguruaren azalpena, zuzendariekin zein ikus-entzunezkoen oinarrian dauden eleberrien idazleekin egindako elkarrizketak eta filmen inguruko iruzkinak. Filmen azterketatik ondorioztatzen da gizarteak eta haren ingurumariak aurrera egin ahala aldatu egin dela indarkeria politikoaren irudikapena euskarazko ikus-entzunezko fikzio-lanetan.