XX. Mende Erditik aurrerako indarkeria politikoaren errepresentazioa euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan

  1. GOSTIN ELORZA, ANDRES
unter der Leitung von:
  1. Iñigo Marzabal Albaina Co-Doktorvater/Doktormutter
  2. Aitor Zuberogoitia Espilla Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 von Juli von 2015

Gericht:
  1. Ainhoa Fernández de Arroyabe Olaortua Präsident/in
  2. Idurre Alonso Amezua Sekretär/in
  3. Xabier Landabidea Urresti Vocal
  4. Larraitz Ariznabarreta Garabieta Vocal
  5. Iñaki Lazcano-Arrillaga Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 404340 DIALNET

Zusammenfassung

Euskal Herrian XX. mendearen bigarren erditik aurrera bizi izandako indarkeria politikoaren zinemaerrepresentazioa aztertu du ikerketa-lan honek. Horretarako, euskaraz egindako fikziozko ikusentzunezkoak aztertu dira, iraupen erdi zein luzekoak. Sei lan analizatu dira guztira: Erreporteroak (Iñaki Aizpuru, 1984), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985), Ke arteko egunak (Antxon Ezeiza, 1989), Offeko maitasuna (Koldo Izagirre, 1992), Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2005) eta Zorion perfektua (Jabi Elortegi, 2009). Ikus-entzunezkoen azterketa egiteko, landa-teorietatik abiatutako metodología propioa erabili da, eta hainbat elementu baliatu dira film-testuaren analisia aberasteko: film bakoitzaren testuinguruaren azalpena, zuzendariekin zein ikus-entzunezkoen oinarrian dauden eleberrien idazleekin egindako elkarrizketak eta filmen inguruko iruzkinak. Filmen azterketatik ondorioztatzen da gizarteak eta haren ingurumariak aurrera egin ahala aldatu egin dela indarkeria politikoaren irudikapena euskarazko ikus-entzunezko fikzio-lanetan.