Umeek familia eta haur eskola testuinguruetan erakus ditzaketen kortisol patroien arteko ezberdintasunen azterketa

  1. Lopez de Arana Prado, Elena
Zuzendaria:
  1. Alexander Barandiaran Arteaga Zuzendaria
  2. Iñaki Larrea Hermida Zuzendarikidea

Defentsa unibertsitatea: Mondragon Unibertsitatea

Defentsa data: 2011(e)ko abendua-(a)k 16

Epaimahaia:
  1. Fernando Olabarrieta Artetxe Presidentea
  2. José Ramón Vitoria Gallastegui Idazkaria
  3. Pilar Gil Molina Kidea
  4. Alexander Muela Aparicio Kidea
  5. Luis Mari Elizalde Alkaiaga Kidea

Mota: Tesia

Garapen Jasangarriko Helburuak

Laburpena

Haur eskolan egun osoa egoteak umeen kortisol patroia alderanztea ekar dezake. Hau da, egunean zehar, goizetik arratsaldera bitartean, kortisola familia testuinguruan jaisten doan bitartean, haur eskola testuinguruan mantendu daiteke. Horren aurrean, doktorego-tesi honek aztertu nahi izan du ea gelako ume taldearen tamainak, hezitzaileen erantzunen sentikortasunak, umeen tenperamenduak, umeen gurasoekiko segurtasunak eta gurasoen erantzunen sentikoratasunak eragina ote duten umeen kortisol patroiak aldatzeko orduan. Egindako analisietatik ondorioztatu daiteke: umeen kortisol patroia alderanzten dela haur eskolan egun osoa ematean; tenperamentua zaila duten umeek kortisol patroi basalaren galera pairatzeko arriskua dutela haur eskola testuinguruan; umeen tenperamentua zaila denean, hezitzaileen sentikortasun altua aldagai babeslea dela baina hezitzaileen sentikortasun baxua arrisku aldagaia dela; eta azkenik, segurtasun altua erakutsi duten umeek eta sentikortasun altuko gurasoak izan dituzten umeek familia testuinguruan duten goiz erdiko kortisol gailurra ez dutela galtzen haur eskolan.