Prisionizazio sekundarioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala

  1. Luixa Reizabal Arruabarrena
  2. Iñaki Garcia Fernández
  3. Eneko Sansinenea Mendez
  4. Ainize Sarrionandia Peña
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2020

Número: 115

Páginas: 99-114

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.115.2020.5 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Ikerketa honetan, urrun espetxeratutako euskal presoen adineko gurasoen prisionizazio sekundarioak —pertsona baten kartzelatzeak senideengan eragindako ondorio multzoa— osasun mentalean duen eragina aztertu da. Osasun mentala bi modutara neurtu da: psikopatologia-maila eta osasun mental positiboa aztertuz. Ikerketak bi helburu ditu: a) jakitea osasun mentalean alderik ote dagoen semealabak urrun kartzelatuta edo seme-alaba espetxeraturik ez duten gurasoen artean, eta b) presoen gurasoen artean, osasun mentalean alderik ote dagoen espetxerainoko distantziaren arabera. Emaitzek diote, batetik, presoen gurasoek psikopatologia altuagoa eta osasun mental positibo baxuagoa zutela, eta, bestetik, seme-alabak urrundutako gurasoek psikopatologia-maila altuagoa baina osasun mental positibo altuagoa zutela. Ondorioz, prisionizazio sekundarioak eragin kaltegarria du urrundutako euskal presoen adineko gurasoen osasun mentalean, eta kalte horrekin bukatzeko, beharrezkoa litzateke euskal presoekin erabiltzen den espetxe-politikan aldaketak egitea