Bakailao-gibel olio fresko eta oxidatuaren urdail-hesteetako in vitro digestioaBSA eta BHTren propietate antioxidatzaileen eta azken honetatik eratorritako metabolitoen azterketa.

  1. Bárbara Nieva Echevarría
  2. Encarnación Goikoetxea Osés
  3. María D. Guillén
Revue:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Année de publication: 2020

Número: 38

Pages: 183-198

Type: Article

DOI: 10.1387/EKAIA.20863 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAccès ouvert editor

D'autres publications dans: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Résumé

Ikerketa honen helburua da behi-seroalbumina proteinak (BSA) eta 2,6-di-tert-butil-hidroxitolueno (BHT, E-321 gehigarria) antioxidatzaile fenolikoak bakailao-gibel olio fresko eta oxidatuaren in vitro digestioan gertatutako oxidazio erreakzioetan duten efektua aztertzea. Halaber, kondizio horietan gerta daitekeen BHTren degradazioa eta hori hainbat metabolito bihurtzea ere aztertu zen. Lipidoen oxidazio-produktu sekundarioen izaera eta kantitatea zein BHTren pisu molekular baxuko metabolitoak aztertzeko erabilitako teknika hau izan zen: Fase Solidoko Mikroerauzketa eta ondoren Gas- Kromatografia/ Masa-Espektrometria (SPME-GC/MS). In vitro digestioaren ondoren jasotako digestatoen buru-gunean aurkitutako 90 konposatu lurrunkorren ugaritasunetan oinarrituz, BSAk eta BHTek efektu antioxidatzaile argia zutela ikusi zen: lehena izan zen bietan eraginkorrena lan honen kondizioetan, batik bat oxidatutako olioaren digestioan. Bestalde, oxidatutako olioaren digestioan zehar BHT modu nabarmenean degradatu zela ikusi zen. Horren ondorioz, 2,6-di-tert-butil-4-hidroxi- 4-metil-2,5-ziklohexadien-1-ona (BHT-OH), 2,6-di-tert-butil-2,5-ziklohexadien-1,4-diona (BHT-Q) eta 3,5-di-tert-butil- 4-hidroxi- benzaldehidoa (BHT-CHO) metabolito lurrunkor nagusien handitzea gertatu zen.