Satelite bidezko itsas gainazaleko tenperatura eta klorofila kontzentrazioen berreraikitzea. Azken hamarkadetako eta urtaroen zikloaren bilakaera Bizkaiko Golkoan.
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2020
Zenbakien izenburua: Itsas Zientziak.
Zenbakia: 1
Orrialdeak: 109-124
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Satelite bidezko itsas gainazaleko tenperatura eta klorofila kontzentrazio irudiei lainoek eragindako zuloak betetzeko DINEOF teknika aplikatu zaie, zulorik gabeko eguneroko maiztasuneko hamarkadetako irudi sortak sortzeko asmoarekin. Irudi sorta horien azterketa egin da ondoren bi aldagaietan urtaroen zikloa aztertzeko, bai bere anplitudeari zein bere faseari dagokienez. Azterketak erakusten du tenperaturaren urtaro zikloaren anplitudeak 0,11 °C/hamarkada balioko joera gorakor adierazgarria duela baina ez horrela klorofila kontzentrazioarenak. Faseari dagokionez, berriz, ez da joera adierazgarririk detektatu bi aldagaietako batean ere.