Durangoko ikastetxeen ikusmoldea jolastokiaren eta jolas-orduaren inguruan

  1. Peio Arin Ferré 1
  2. Maria Teresa Vizcarra Morales
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Libro:
XXVI Jornadas de Investigación en Psicodidáctica
  1. Rakel Gamito Gomez (coord.)
  2. Judit Martínez Abajo (coord.)
  3. María Teresa Vizcarra Morales (coord.)

Editorial: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-137-9

Año de publicación: 2020

Páginas: 47-64

Congreso: Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (26. 2019. Leioa)

Tipo: Aportación congreso

Resumen

Lan honek ezagutzera eman nahi du zein den Durangoko ikastetxeen hezkidetzaren ikuspegia jolasorduetan. Ikastetxeek jolas-orduaren inguruan duten jarrera-hartzea ikusteko, sakoneko elkarrizketak egin zitzaizkien Durangoko bost zentrotako LHko koordinatzaile pedagogikoei. Bildutako informazioa eduki analisiaren bitartez aztertu da; horretarako, sistema kategorial bat eratu da Nvivo 11 Plus softwarearen bitartez. Emaitzek adierazi dute jolas-orduan irakasleek duten eginkizuna behaketa eta zaintza lanetara mugatzen dela. Era berean, zenbait ikastetxetan ideia kontraesankorrak aurkitu dira berdintasunaren inguruko diskurtsoa eratzerakoan. Bestalde, ikusi da ikastetxeek elkarbizitza hobetzeko esku-hartzeak egiten dituztela eta albo batera uzten dutela berdintasunaren ikuspegia. Gainera, hezkidetzaren ikuspegitik espazioaren birmoldaketa aurrera eraman duen ikastetxeak onurak lortu ditu hezkidetzaren ikuspuntutik. Horrenbestez, nahiz eta ikastetxeek hezkidetzaren inguruan sentsibilitatea agertu duten, oraindik ere lan handia dute aurretik jolas-orduan berdintasuna lortzeko.