Sorkuntza artistiko, heziketa eta ikerketaren arteko gatazka. Eskulturaren baitako gogoeta batzuk goi-mailako arte-hezkuntzan erroturik

  1. Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga 1
  2. Isusko Vivas Ziarrusta 1
  1. 1 UPV/EHU. Eskultura Saila
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2016

Número: 99

Páginas: 2-28

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.99.2016.1 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Arte plastikoak beren sormen-eremuan eta testuzkoa ez den materialtasunez gorpuzten diren neurrian, zalantzan jartzen dugu Arte Ederretako unibertsitate-ikasketen hirugarren zikloak tesi batean amaitu behar izatea. Halere, tesi bat jakintza-arloa aberasteko baliagarria baldin bada, gure dudak eskulturaren diziplinan zentzu honetan oinarritzen dira: tesi-ikerketa arte-praktikaren jakintzarako halabeharrezkoa ote da? Artikulu honetan arte-ikerketari dagokion rola zertan datzan gogoeta egiten da. Horretarako, aintzakotzat hartuko ditugu gaur eguneko arte-hezkuntzaren eta arte-ikerkuntzaren esparruan eztabaidagai diren ikuspegi teoriko eta baliabide metodologiko zenbaiten ekarpenak eta artearen goi-mailako irakaskuntzaren helburuetan dituzten eraginak.