Eusle metodologiagaztelanian finkatutako hizkuntza-ohituretatik euskarazkoetara lan-munduan

  1. Pello Jauregi
  2. Pablo Suberbiola
Revista:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Año de publicación: 2018

Título del ejemplar: Euskaltzaletasunaren aktibazioa (II)

Número: 107

Páginas: 97-131

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Resumen

Eusle metodologia euskararen erabilera areagotzea ekar dezakeen dinamika bat da, kide guztiek gutxienez euskarazko ulermen on bat duten taldeetan aplikatzeko sortua. 2012an sortu genuen tresna, Aldahitz Ikerketa-proiektuan, hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak ikertzeko garatzen ari garen lan-ildoaren baitan. Lan honetan, 2013 eta 2016 artean hamahiru lantegitan egindako esperientzien emaitzak eskaintzen dira. Tresna sinplea eta eraginkorra suertatzen ari da metodologia hau euren hizkuntza-ohiturak euskararen aldera aldatu nahi dituzten taldeentzat eta, hala, metodologia aplikatu den kasu guztietan euskararen erabilerak gora egin du modu adierazgarrian. Erabilerari ikuspegi kolektibo batetik begiratzen diogu lan-ildo honetan, eta aztertutako esperientzietan taldea da erreferentzia, ez banakoa. Hala, metodologia horren bitartez, eratzen da dinamika berri bat non, talde-borondatea oinarri, lankide batzuen euskarazko erabilera berriak zentzua eta zilegitasuna dituen, modu horretan ohituren aldaketari atea zabalduz.