Benlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabidean

  1. Ainitze Labaka
  2. Eneritz Gómez-Lázaro
  3. Olatz Goñi-Balentziaga
  4. Aitor Renteria-Dominguez
  5. Larraitz Garmendia
Revista:
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

ISSN: 2530-9412

Año de publicación: 2018

Volumen: 2

Número: 1

Páginas: 21-29

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/OSAGAIZ.1.2018.126 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Resumen

Bi bider ohikoagoa da depresioaren diagnosia emakumeengan gizonezkoetan baino, eta, ondorioz, baita farmako antidepresiboen erabilera ere. Hala ere, estresarekin lotutako nahasteen eta haien tratamenduaren inguruko ikerketa gehienak animalia arretan egiten dira, eta ikerketetako emaitzak gizon nahiz emakumeetara orokortzen dira gero. Ildo horretatik, antsietatearen eta depresioaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna sexuaren araberakoa da, berezitasun biologikoak izaki. Hori dela-eta, lan honek ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa bizi duten sagu emeen jokabidean eta garuneko bide serotoninergikoan benlafaxinak —serotoninaren eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzailea— duen eragina du aztergai.