Jarduera fisikoan oinarritutako programa batean parte hartzen duten gaixoek beren patologiaz, nutrizioaz eta bizi-ohiturez duten ezagutzaren azterketa
- Izaro Esain Castañares
- Montserrat Otero Parra
- Mariluz Ayora Trigero
- Juan Luis Zunzunegi Fernandez de Pinedo
- Susana Maria Gil Orozko
ISSN: 2530-9412
Año de publicación: 2018
Volumen: 2
Número: 1
Páginas: 43-57
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Resumen
Jarduera fisikoa erregulartasunez praktikatzea eta nutrizio egoki bat izatea beharrezko bi tresna garrantzitsu dira gaixotasun askoren tratamendu eta prebentziorako. Gaixotasun horiek pairatzen dituzten pertsonek haien inguruan beharrezko ezagutza izatea ezinbestekoa da beren bizi-ohiturak era egokian aurrera eraman ditzaten. Lan honen helburua, jarduera fisikoko programa bateko parte-hartzaileek nutrizioaren, jarduera fisikoaren eta beren patologien inguruan duten ezagutza deskribatzea eta ezagutza hori beren egunerokotasunean praktikara eramaten duten edo ez aztertzea izan da. Horretarako, lau patologia zehatz hobetzera bideratutako jarduera fisikoko programa bateko 683 pertsonari egindako galdetegiak aztertu ziren. Batez besteko adina 58,3 ± 9,7 urte izan zen, eta % 76,2 emakumezkoak izan ziren. Galdetegiak parte hartzaileek beren gaixotasunaren inguruan zuten ezagutzarekin zerikusia zuten galderez eta beren egunerokotasunean zituzten bizi-ohituren inguruko galderez osatuta zeuden. Nutrizioa ez zela garrantzitsua % 12k adierazi zuen. % 91k adierazi zuen elikaduraren inguruko ezagutza ona zutela eta % 83,3k baieztatu zuen elikadura egokia zutela. Ostera, % 1,8k ez zuen gosaltzen % 3,4 gazteen taldekoak izanik (<40 urte), % 50,5ek otordu artean jateko ohitura zuen. Obesitatea pairatzen zutenen % 36,4k ez zuen bere pisua kontrolatzen eta hipertentsio arteriala zutenen % 72,9k gatza erabiltzen zuen bazkarietan. Parte-hartzaileek zuten ezagutzaren eta beren eguneroko bizi-ohituren artean desadostasuna ikusi zen, bai nutrizioari dagokionez baita beren patologiekin erlazioa duten beste faktore batzuei dagokienez ere. Hori dela-eta, garrantzitsua da elikadura, ariketa fisikoa eta osasun-hezkuntza heziketa-helburutzat dituzten programak hobetzea, eta mota horretako programa gehiago eskaintzea, batez ere patologiak dituzten pertsonentzat.