Koloneko eta ondesteko minbizia bahetzeko programaren 10. Urtea euskadin

  1. Isabel Portillo Villares
  2. Isabel Idígoras
  3. Eunate Arana Arri
  4. Luis Bujanda Fernández de Piérola
Revista:
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

ISSN: 2530-9412

Año de publicación: 2018

Volumen: 2

Número: 2

Páginas: 35-46

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/OSAGAIZ.2.2018.174 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Resumen

Euskadiko Baheketa Programa 50 eta 69 urte bitarteko biztanleei zuzenduta dago. Gorozkietan ezkutuan dagoen odola detektatzeko testaren (FIT) bidez egiten da, bi urtean behin, eta kasu positiboetan kolonoskopia egiten da sedazioarekin. Metodoa: analisi-kita etxera bidalita gonbidatzen dira indibidualki ikerketako adin-taldeko biztanle oro. Osakidetzako Historia Elektroniko, Minbizi Erregistro eta Heriotza Erregistroko datuak erabiltzen dira informazio-iturri. 2009-2016 bitartean egindako gonbidapen guztien azterketa sexuaren eta adinaren arabera eta biziraupenaren azterketa 2014. urteraino. 2011ko Europako Kalitate Gidan azaltzen diren irizpide eta adierazleak erabiliaz. R eta SPSS aplikazioak erabili dira deskribapen estatistikoa eta biziraute kurbak (Kaplan-Meyer) lortzeko. Emaitzak: 1.426.846 baliozko gonbidapen, parte-hartzeak joera positiboa (p<0,001), emakumezkoen parte-hartzea gizonezkoena baino handiagoa, 2016an % 74,5 vs % 69,9. Lesio aurreratuei dagokienez (adenoma aurreratuak eta minbizi inbaditzailea), detekzio-tasa handiagoa da gizonezkoen artean. Kolonoskopiarekiko batez besteko atxikidura % 95ekoa izan zen; kolonoskopien % 89,1ean prestakuntza egokia izan zen. 2.856 minbizi-kasuetatik % 69,2 hasierako estadioetan aurkitu ziren. 377 negatibo faltsu erregistratu ziren, horietatik 85 kasu 69 urtetik gorako pazienteekin. Testaren sentsibilitatea 88,38koa izan zen (% 95eko konfiantza-maila 87,22-89,45 konfiantza-tartean) eta iragarpen-balio negatiboa, berriz, 99,96koa (% 95eko konfiantza-maila 99,9599,96 konfiantza-tartean). Programak detektatutako kasuen biziraupena 1, 3 eta 5 urtetara behaketa-programak detektatu gabeko kasuen edo kasu sintomatikoen biziraupena baino handiagoa izan zen nabarmenki (% 97,8 vs % 87,4, % 93,4 vs % 73,0 eta % 90,1 vs % 66,7 hurrenez hurren). Ondorioak: Programak balantze positiboa erakusten du, onurei dagokienez; alabaina, beharrezkoa da prozesuaren kalitatean inbertitzen jarraitzea.