Naturaren onurak gizarteratzeko hezkuntzaekosistemen zerbitzuen ikasketa-irakasketarako inplementazio didaktikoa

  1. Igone Palacios-Agundez
  2. Miren Onaindia
  3. Aitana Uria
  4. Gloria Rodríguez Loinaz
Revue:
Ikastorratza, e-Revista de didáctica

ISSN: 1988-5911

Année de publication: 2018

Número: 21

Type: Article

D'autres publications dans: Ikastorratza, e-Revista de didáctica

Résumé

Ekosistemak eta horiek ematen dizkiguten onurak (ekosistemen zerbitzuak deritzena) hobeto ezagutzea eta baloratzea ezinbestekoa da naturaren inguruko erabaki zuzenak hartzeko. Haur, gazte eta helduei biodibertsitateak ematen dituen onuren inguruan ikasketa-irakasketa prozesuak aurrera eramateak, errealitatearen analisi kritikoa egiten eta erabaki arduratsuak hartzen lagun dakieke. Hala ere, ekosistemen zerbitzuen kontzeptuak azken hamarkadan maila zientifikoan zein politikoan nazioarteko berebiziko garrantzia hartu badu ere, hezkuntza arloan kontzeptu hau oraindik garatzeke dago. Horregatik, ekosistemen zerbitzuen inguruko ikasketa-irakasketa prozesuak bultzatzen laguntzeko helburuarekin, lan honetan metodologia aktiboak erabiltzen dituen interbentzio didaktiko bat aurkezten da, zeina hiru urtetan arrakastaz inplementatu den.