El registro sedimentario de la cueva de bolinkoba (abadiño, bizkaia): Una historia geológica de rellenos y vaciados

  1. Peru Bilbao Lasa
  2. Iñaki Yusta
  3. Arantza Aranburu Artano
  4. Iñigo S.C. Areitio
Aldizkaria:
Kobie .Bizkaiko Arkeologi Indusketak = Excavaciones Arqueológicas en Bizkaia

ISSN: 2341-3689

Argitalpen urtea: 2015

Zenbakien izenburua: Excavaciones Arqueologicas en Bizkaia

Zenbakia: 6

Orrialdeak: 89-102

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Kobie .Bizkaiko Arkeologi Indusketak = Excavaciones Arqueológicas en Bizkaia

Laburpena

Betekin endokarstikoko azaleramenduen deskribapen estratigrafiko eta sedimentologikoak, eta jasotako laginen analisi mineralogiko eta granulometrikoek, Bolinkobako Kobazuloaren eboluzio geologikoa zehaztea ahalbideratu dute. Hau horrela, 2 alosekuentzia bereizi dira. Lehenengoa, jatorri aloktonoa eta flubio-karstikoa duten sedimentuz osatuta dago nagusiki. Bigarren alosekuentziaren oina berriz, gune jakin batera mugatutako flowstone motako espeleotema batez, estalagmita gutxi batzuez, eta burdin eta manganeso oxidozko patina baten bidez zehaztuta dago, zeinak kobaz kanpoko sedimentu ekarpenaren etetea eta infiltraziozko ur tantanketa (klima heze eta epela) adierazten dituen. Ondorengo unitateetan, hareharrizko legarren txikiagotzea eta aldi bereko kareharrizko klasto autoktonoen ugaritzea, klima bero eta heze batetik, klima hotz eta idorrago baterako trantsizioaren ondorio izan daiteke.