Amiküzeko heskuararen hezurdura lektala

  1. Iñaki Camino 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Lapurdum: euskal ikerketen aldizkaria

ISSN: 1273-3830

Año de publicación: 2015

Número: 3

Páginas: 27-79

Tipo: Artículo

DOI: 10.4000/LAPURDUM.2645 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Lapurdum: euskal ikerketen aldizkaria

Resumen

Saio honetan Amiküzeko euskal mintzoaren gramatika atalak eta alderdi lexikoa aztertzen dira. Ikerketaren aldetik aski mintzo ezezaguna da Amiküzeko euskara eta haren idatzizko agerpena aski berankorra da, gainera. René Lafonek (1955) eta Henri Guiter-ek (1973) ziotenez, biziki konplexutasun du Amiküzeko heskuarak eta baita mikroeremu anitz ere ; bi hizkuntzalariek adierazi zuten mintzo hau xeheki aztertzeko beharra. Gure lanak Amiküzeko hizkuntza-ezaugarrien hezurdura orokorra aurkezten du, zein tasun partekatzen dituen Baxenabarre orokorrarekin eta zein, bestela, zuberotarrekin ; ibarreko mintzo orokorrak ingurumariko mintzoekin zein berrikuntza partekatzen dituen eta zein ezaugarri zaharri eutsi dion ere erakusten dugu. Amizküztarrek beren eskualdean garatu dituzten berrikuntza endemikoak zein diren ere badakargu eta erakusten dugu, bestalde, Amiküze barrenean, ibarraren ekialdeak, hegoaldeak eta mendebalak ondoko beste euskal eskualdeekin zein berrikuntza partekatzen duten : funtsean, Amiküzeko saihetsetan ibarreko mintzoaren batasuna nola difuminatzen den.