Salmonella enterica espeziearen andui monofasikoen karakterizazio molekularra eta epidemiologikoa
- Lorena Laorden Muñoz
- Silvia Herrera-León
- Joseba Bikandi Bikandi
- Javier Garaizar Candina
ISSN: 0214-9001
Datum der Publikation: 2018
Titel der Ausgabe: 2015-2016 Euskal Tesien 15 pasarte
Nummer: 1
Seiten: 65-76
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Zusammenfassung
Salmonelosia, herrialde garatuetako toxiinfekzio ohikoenetariko bat da, Salmonella generoko bakterioek eragindako elikagaien bidezkoa. Salmonella ente-ricaespeziearen barruan 2.500 serotipo baino gehiago deskribatuta daude gaur egun, baina serotipo gutxi batzuk izan dira jarraipen epidemiologiko sakonagoa jaso dutenak. XXI. mendearen lehenengo hamarkadan, biologia molekularreko tekniken aurrerakun-tzei esker, Salmonella enterica espeziearen aldaera monofasikoen gehikuntza detek-tatu zen Espainiako Mikrobiologiako Zentru Nazionalean. Lan honetan, aldaera mo-nofasiko horietako 4 aztertu eta karakterizatu dira tipikazio metodoen bidez. Ondorioz, posible izan da lau aldaeren eboluzio-jatorri zehaztea eta euren detekziorako, jarraipe-nerako eta kontrolerako diseinatu diren markatzaile epidemiologikoak eskaintzen dira, osasun agintariei epidemiologia esparruan lana erraztearren.