Euskal herriko unibertsitatearen eragina spin-offen sortze- eta garapen-prozesuan

  1. Enara Zarrabeitia Bilbao
  2. Patxi Ruiz de Arbulo López
  3. Pablo Díaz de Basurto Uraga
Revista:
Revista de dirección y administración de empresas = Enpresen zuzendaritza eta administraziorako aldizkaria

ISSN: 2341-0108

Año de publicación: 2015

Número: 22

Páginas: 24-45

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Revista de dirección y administración de empresas = Enpresen zuzendaritza eta administraziorako aldizkaria

Resumen

Enpresak sortzeko UPV/EHUko lehen programek eta programa horietatik sortutako lehen spin-offek hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea egin dute jada. Denbora tarte horretan, hain zuzen, UPV/EHUtik hainbat spin-off sortu dira. Logikak agintzen duen moduan, enpresa bakoitzak garapen zehatza izan du, eta gaur egun bizi duen egoera bakarra da. Hala nola, enpresa bakoitzak unibertsitatearekin egun duen harremana ere desberdina da. Bada, ikerlan honen helburu nagusia da, alde batetik, UPV/EHUko egungo testuinguru ekintzailea aztertzea; eta bestetik, unibertsitateak spin-offen sorrera eta garapenean izan duen eragina ikertzea. Horretarako, enpresak sortzeko UPV/EHUko programaren baten babespean sortutako 40 spin-off aztertu dira, web formulario bidez bidalitako inkesta baten bitartez.