"El Nervión" (1856)un periódico bilbaino de transición entre el liberalismo progresista y la democracia

  1. Fernández Sebastián, Javier
Journal:
Vasconia: Cuadernos de historia - geografía

ISSN: 1136-6834

Year of publication: 1992

Issue: 19

Pages: 187-226

Type: Article

More publications in: Vasconia: Cuadernos de historia - geografía

Abstract

Joera politiko guztiei zabaldutako egunkari gisa aurkeztu bazen ere, El Nervión (1856) Bilboko egunkariaren edukin ideologikoari buruzko azterketak garbi azaltzen digu espresio organu hau liberalismo progresistaren eta garai hartan sortu berria zen alderdi demokratikoaren artean mugitu zela. Langileriaren arazoen aurreko sentsibilitateak eta argitaratu zen garaian (biurteko progresista deitutakoaren amaiera aldean) gatazka sozialen aurrean erakutsitako interes biziak agerkari guztiz interesgarri bihurtzen dute El Nervión, hastapenetan zegoen Bizkaiko langile mugimenduaren aurreneko bultzatzaileetakotzat kontsidera bait liteke. Interesgarri gertatzen da, halaber, bertako arazoei buruzko tratamendu neurriduna, foruzale sutsuenek euskal herrialdeetako desmortizaziorako Madoz legea aplikatuko ez zutela Gobernuaren aurrean planteiatzen ari ziren unean.