Oinarrizko errentaren proposamena Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2014
Issue: 88
Pages: 17-30
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Lan honen helburua herritar bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz oinarrizko errentaren zenbatekoa kalkulatzea da. Oinarrizko errentaren kopurua zehazteko gure bizitzarako ezinbestekoak diren ondasunak erabiliko ditugu, hau da: janaria; jantzia eta oinetakoak; etxebizitza eta garraio publikoa. Horretarako, 2010eko Familiaren Aurrekontuari buruzko Inkestaren mikrodatuak (EPF-FAI) aztertuko dira. Inkesta horretatik, premiazko eta oinarrizko kontsumo-ondasunen gastuak zehazten diren familiaren ezaugarri nagusiak ezagutuko dira. Adierazgarrienak, honako hauek dira: herriaren tamaina, lanaren jarduera, adingabekoen kopurua eta etxeko sostengatzailearen adina. Ezaugurri edo faktore garrantzitsu horiek aztertzeko koantilen bitartezko erregresio-eredu bat erabiliko da.