Herri Administrazioen erosketa eta kontratazio iraunkorreko jardunbide egokiak
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2014
Issue: 90
Pages: 5-23
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorra (EKPI) Herri Administrazioek iraunkortasunaren alde jarduteko duten tresna erabilgarrietako bat bezala identifikatu da, bereziki sektore publikoak ekonomian leku nagusia duen herrialdeetan. Tradizionalki, Erosketa eta Kontratazio Publikoaren (EKP) arduradunek arlo ekonomikoari bakarrik erreparatu diote. Baina, ingurumen-irizpideak zein irizpide sozial eta etikoak barneratuz, iraunkortasunaren alde egin dezakete. Beraz, artikulu honen helburua zera da, garapen iraunkorraren testuingurua kontuan izanik, EKPren prozesuari loturiko legeesparruak izan duen bilakaera eta EKPI praktikan jartzeko dauden aukerak aztertzea. Horrekin batera, mundu-mailako zenbait Herri Administraziok aurrera eraman dituzten hainbat jardunbide egoki ere jasoko dira.