Kannabisaren terapiarako erabilera mugimenduaren asalduretan
- Morera Herreras, Teresa
- Miguélez Palomo, Cristina
- Aristieta Arbelaiz, Asier
- Ruiz Ortega, José Ángel
- Torrecilla Sesma, María
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2013
Zenbakien izenburua: Kannabisaren hamar aurpegiak
Zenbakia: 1
Orrialdeak: 129-142
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Aurkitu ostean egin izan diren ikerkunzek agerian utzi dute endokannabinoideoek funtzio fisiologikoetan duten parte-hartzea. Hain zuzen ere, sistema honen osagaiak (estekatzaile endokannabinoideoak, hartzaileak, biosintesirako eta degradaziorako proteinak) badaude mugimendua kontrolatzen duten garuneko zirkuitu eta nukleoetan (gongoil basaletan) eta ondorioz, parte hartzen dute funtzio motorraren erregulazioan, batez ere dopaminaren maila modulatuz. Bestalde, gongoil basaletan sistema endokannabinoideoan aldaketak deskribatu dira seinale dopaminergikoa gutxitua dagoenean, Parkinsonen gaixotasunean gertatzen den bezala. Horregatik, lanabes berri bezala proposatu da mugimenduaren asaldurak tratatzeko sistema endokannabinoideoaren modulazioa.