Estatistika metodoak distantzietan oinarrituriko ikuspegitik
- Irigoien Garbizu, Itziar
- Arenas Solá, Concepción
- Ferreiro, Susana
- Sierra Araujo, Basilio
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2014
Zenbakien izenburua: 2013 Estatistikaren Nazioarteko Urtea
Zenbakia: 1
Orrialdeak: 47-62
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Lan honetan analisi anizkoitzaren baitan biltzen diren distantzietan oinarrituriko hainbat metodoren berrikusketa egin da. Oinarrizko kontzeptuak aurkeztu dira lehenik, ondoren metodoen funtsa laburki azaldu ahal izateko. Zehazki, erregresioa, diskriminazio-analisia, cluster-analisia, tipikotasuna eta sakonera aztertzen dituzten metodoak bildu ditugu. Metodologia honek berezitasun nabarmena du, edozein datu motaren gainean aplikagarria baita, datuek erakusten duten banaketa zein den ezagutu beharrik gabe. Azkenik, metodo hauen erabilgarritasuna erakusteko, funtzio-datu errealen gainean aplikatu eta lortutako emaitzak azaldu dira.