*h3 > h1, *h2 > h1 eta horiei datxezkien zenbait fenomenoz

  1. Lakarra Andrinua, Joseba Andoni
Revista:
Lapurdum: euskal ikerketen aldizkaria

ISSN: 1273-3830

Año de publicación: 2009

Número: 13

Páginas: 211-231

Tipo: Artículo

DOI: 10.4000/LAPURDUM.2091 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Lapurdum: euskal ikerketen aldizkaria

Resumen

Ezagun denez, eztabaidak izan dira euskarazko / h /-aren balio etimologikoaz, batez ere hitz hasierakoarenaz. Hemen saiatuko gara erakusten hainbat h- (bai maileguetan baina baita jatorriko lexikoan ere) ez hitz hasieran baizik eta bokalartean / n / batetik �noiz 2. silabaren hasieran, noiz 3.ekoan� sortuak direla, eta horrenbestez etimologikoak eta ez �erantsiak�. Hitzen forma kanonikoaren azterketan oinarrituaz gure azterketa eta ahalik eta gehiena urrunduaz ikuspegi atomista eta maileguetara mugatutik, h- horiek barneko kokagune horretatik ezker muturrerako bidean izan duten mugidaren azterketak, gehi kokagune ezberdinetan beste hots batzuekin izan konbinaketa eta eraginarenak, etorkizunean euskal hitzen egitura zaharra (bereziki haien ezkerreko partearena), erro-ereduen hedadura (monosilabotik bisilabora) eta bilakabidea argitzen lagun lezakeela aldarrikatzen dugu. Lan honetan ia bi dozena hitz zaharren etimologia berriak proposatzen dira, inoiz bibliografian diren lehenak, inoiz lehen zirenak zuzenduaz, artean mailegu zahar berri zenbait ere antzemanaz ; orobat, / h /-ri lotu aldaketa batzuren hurrenkera ez eze beste hainbat hots aldaketaren kronologia eraikitzeko ere lagungarri gerta bide lekiguke.