Kontrabandisten aurkako neurriak XVIII. mendeko Euskal Herrian:"leku sakratuen" desagerpena

  1. Angulo Morales, Alberto
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 1997

Número: 21

Páginas: 45-67

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Aurkezten dugun ikerlan honen asmoa XVIII. mendeko Euskal Herrian guztiz gatazkatsua den arazo bati, kontrabandoari, emandako erantzun ezberdinen balioa neurtzean datza. Badirudi, Euskal Herriko lurraldeetan bizi ziren partaide historiko gehienek (bai Foru-Aldundiak, bai biztanleria, bai Espainiako Erret Ordezkariak) kontrabandoari erantzunen bat eman nahi ziotela; ondorioz, aktore historiko bakoitzaren nahiak kontuan hartuz, amankomun bihurtutako arazo horri aurre egiteko asmoz, estrategiak, akordioak eta gatazkak nolakoak izan ziren ikusi ahal izango dugu. Azken finean, Euskal Herrian zeuden erakunde guztien nahia zen legez kontrako iharduera erabat arriskutsu hori desagertzea; horretarako kontrabandisten eta gaizkileen ohiko trikimailuak desagertarazi nahi zituzten. Are gehiago, kontrabandisten babeslekuak desagertu ondoren, Euskal Herriko lurraldeen eta biztanleriaren kontrola erraztu zutelakoan zeuden. Horregatik, artikulu honetan ikertu nahi izan dugun gaia XVIII. mendeko Estatu Berriaren garapenarekin guztiz loturik dago.