Jokabide kodeak, "label" sozialak eta enpresaren gizarte erantzukizuna nazioartean

  1. Heras Saizarbitoria, Iñaki
  2. Errasti Amozarrain, Anjel Mari
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2001

Número: 37

Páginas: 19-46

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Gaur egungo enpresaren ingurune orokorraren ezaugarri nagusitzat ekonomiaren globalizazio prozesua eta lehiakortasunaren areagotzea hartzen dira. Egoera honetan, enpresaren gizarte erantzukizuna zertan den aztertzeak interesgarria dirudi. Laburbilduz, esan daiteke, azken urteotan enpresen gizarte erantzukizuna areagotzeko ekimenak izugarri ugaritu direla. Enpresen jokabide arduratsua eta gizarte erantzukizuna bultzatzeko hainbat bide jorratu izan dira, hala nola, konbentzioak, legeak eta merkataritza hitzarmenak, nazioarteko erakundeen ekintzak, klausula sozialak edota presio kanpainak, besteak beste. Artikulu honetan jokabide kodeak (codes of conduct) eta inguruko ekimenak izango dira aztergai. Helburua ekimen horiei buruzko egungo egoeraren berri ematea da, eredu integratu batean eta tresna horien sendotasun-abantaila eta ahultasun-desabantailei buruzko gogoetan murgilduz. Bestalde, tresna horiek enpresaren gizarte-orientazioaren onerako tresnak diren edota erantzukizunari, eta oro har, etikari probetxu komertziala ateratzeko saioa baizik ez diren ere aztertuko da.