Fobia sozial orokorraren tratamendu psikologikoa esposizioaren bidezkasu klinikoa

  1. Salaberría Irízar, Karmele
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 1995

Issue: 14

Pages: 79-88

Type: Article

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

Fobia sozialeko kasu baten aurrean esposizioaren bidez burututako tratamenduaren deskribapena agertzen da artikulu honetan. Pazientea, 22 urteko neska da, eta betidanik herstura sozial handia sentitu du. Tratamenduak 8 saio iraun zituen, talde-formatoan eta bi hilabetez. Saio terapeutikoen barruan, egoera arazotsuenganako esposizioak eta pazienteak saio batetik bestera etxean egin behar zituen lanak izan ziren tratamenduaren muina. Halaber, trebetasun sozialen eta asertibitatearen estrategiak eskaini zitzaizkion pazienteari. Urtebeteko jarraipena egin ondoren, pazienteak hobekuntza nabaria agertzen du, hersturaren eta ekidinaren beherakada behatzen delarik. Bestalde, hobekuntza nabaria da baita ere helburu bezala finkatutako jokabideetan, asertibitatean eta adaptazioan. Kasu honek klinikarako dituen inplikazioak komentatzen dira.