Prozesu psikolinguistikoak eta eskizofrenia

  1. Insúa Cerretani, Patricia
  2. Huizi Petrikorena, Pello
  3. Grijalvo López, Jorge
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2000

Issue: 34

Pages: 97-112

Type: Article

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Sustainable development goals

Abstract

Hizketak eskizofrenian aurkezten dituen beste nahaste batzuk ebaluatzen ari garen ikerketa zabalago baten zati den lan honen helburua zen subjektu eskizofreniadunak kontrol-taldeko subjektu normalekin erkatzea diskurtsoaren makroegitura edo koherentzia globala operazionalizatzeko erabili ziren hainbat adierazle psikolinguistikotan. Hamar subjektu eskizofreniadunen diskurtsoak kontrol-taldeko 11 subjektu normal parekaturen diskurtsoekin erkatu ziren, solaskideari entzundako istorio bat kontatzean zetzan proba baten bidez. Diskurtsoaren koherentzia globala operazional bihurtzeko erabili ziren adierazleetan alde esanguratsuak aurkitu genituen subjektu eskizofreniadunen eta normalen artean. Alde horiek, gainera, irauten zuten proba berriz egin zitzaienean 9 hilabete geroago. Giltza hitzak: eskizofrenia, diskurtsoa, neurri psikolinguistikoak.