Nortasun antisozialaren nahastetik psikopatiara, Tony King-en kasuaren bidez

  1. Haranburu Oiharbide, Mikel
  2. Esteve Okariz, Joana
  3. Balluerka Lasa, Nekane
  4. Gorostiaga Manterola, Arantxa
  5. Soroa Udabe, Marian
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2011

Número: 78

Páginas: 51-75

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.78.2011.3 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Gizartean ikusten ditugun hainbat arazoren jatorria nortasun antisozialaren nahastean aurkitzen da. Nahaste hori duten pertsona asko ez dira gizarteko arauetara egokitzen eta sufrikario ugari eragin ondoren, espetxean amaitzen dute. Baina, nahaste bera duten beste zenbait pertsona gizarteko erakunde politiko eta ekonomikoetan oso ongi txertatzen dira, eta erakunde horietatik kalte eta min handia egitera hel daitezke, gizarteko egitura horiek eskaintzen dieten proiekzioari esker. Artikulu honetan, alde batetik, nortasun antisozialaren nahastearen bereizgarriak, zergatiak, garapena, diagnosi-irizpideak eta terapia aztertu ditugu eta, beste aldetik, nahaste hori eta psikopatia zertan bereizten diren agertu dugu. Nortasun antisozialaren nahastea eta psikopatia argitzeko Tony King-en kasua aurkeztu dugu, nahaste horiek argitzeko egokia izan daitekeelakoan. GAKO-HITZAK: Nortasun antisozialaren nahastea · Psikopatia · Nortasunaren nahastea · Tony King.