Tokiko ekonomia-gobernantza berrikuntza sozialaren begiradatik

  1. Estensoro García, Miren
  2. Larrea Aranguren, Miren
  3. Zurbano Irizar, Mikel
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2011

Número: 77

Páginas: 23-41

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.77.2011.2 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Lan honen helburu nagusia berrikuntza sozialaren teoriak tokiko ekonomia-garapenari eskaintzen dion balio erantsia aztertzea da. Batik bat tokiko garapenean parte hartzen duten eragileen arteko trukeek eta ekinbide kolektiboak tokiko garapen horretan duten ekarpena izango da aztergai. Berrikuntza sozialaren kontzeptu zabala tokiko garapenaren ikuspegitik zedarritzen eta mugatzen saiatuko gara lehenik eta behin. Berrikuntza sozialaren komunitate-oinarriak kapital sozialaren eta instituzionalaren eta harreman-kapitalaren garrantzia azpimarratzen du eta giza garapenaren kontzeptura hurbiltzen du berrikuntza soziala. Berrikuntza sozialak tokiko gobernantza-ereduaren eraldaketa eta berrikuntza bere estrategiaren erdigunean jartzen du eta hein berean erakunde publikoen funtzio eraberritua aldarrikatzen du. Sozialki berritzaileak diren lurraldeen errealitatea aurkeztuko dugu ondoren, lurralde horien eraikuntzarako oinarriak aztertuta. GAKO-HITZAK: Tokiko ekonomia-gobernantza · Berrikuntza soziala · Tokiko sareak