Testu zientifikoen ikaskuntzan argibide eta eskemen eraginak

  1. Balluerka Lasa, Nekane
  2. Isasi Balanzategi, Xabier
  3. Yenes Conde, Felix
  4. López Jauregui, Alicia
  5. Elosua Oliden, Paula
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 1992

Issue: 5

Pages: 139-149

Type: Article

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

Ikerketa honetan, testu zientifiko baten ikaskuntzan, argibideek, eta eskema bat egiteak duten eragina aztertzen da. Unibertsitate-ikasleek, argibiderik gabe, materialaren antolakuntzari buruzko argibideekin edo argibide horietan oinarriturik eskema bat eginez, landu zuten testua. Argibideekin eta argibide eta estrategiarekin aritu ziren ikasleek, izaera aplikatua zuen galdera-sorta baten erantzun froga batean, kontrol-taldekoek baino errendimendu hobea izan zuten. Bestalde, errekonozimentuan argibideen eragina somatu zen, ez ordea eskemarena. Gainera, errekonozimendu literaleko froga batean, aipaturiko baldintzek ez zuten inolako eraginik izan errendimenduan. Azkenik, argibideekin erlazionaturiko eta ez erlazionaturiko informazioaren, eta informazio garrantzitsu eta bigarren mailakoaren errekonozimentuen artean ez zen desberdintasun esanguratsurik nabaritu tratamenduen artean. Emaitzek, argibideek eta eskemek testuaren prozesamenduan eragina dutela adierazten dute.