Behazun-gatzen garraioaren fisiologia
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2011
Número: 24
Páginas: 37-61
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Heste mehera isurtzen diren behazun-gatzek lipidoen digestioan eta xurgapenean laguntzen dute. Behazun-gatzak hepatozitoek sintetizatzen dituzte kolesterola erabiliz; beren izaera anfipatikoa eta egitura molekularra direla-eta, detergente gisa jokatzen dute, eta beraz toxikoak izan daitezke kontzentrazio handietan. Hori horrela izanda, beren sintesia eta garraioa oso modu finean erregulatu behar dira, bai gibelean bai behazun-gatzen garraioan parte hartzen duten beste ehunetan. Lan honetan gainbegirada bat egin diegu behazun-gatzen metabolismoari eta garraio-prozesuei, azken hauen transkripzio mailako kontrolari buruz argitaratu diren azken lanak ere bilduz.