Bokatiboa eta gaitasun prosodikoalehen urratsak

  1. Gaminde Terraza, Iñaki
  2. Etxebarria Lejarreta, Aintzane
  3. Garay Ruiz, Urtza
  4. Romero Andonegui, Asier
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2011

Número: 79

Páginas: 5-23

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.79.2011.1 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Lan honetan euskaraz bokatiboen erabileraren gaineko lehen azterketa aurkezten dugu. Bokatiboa oso gutxi ikertu den fenomeno linguistikoa da, eta oso idiosinkratikoa nahiz konplexua izan daiteke. Horregatik, lan honen hasieran, alde batetik, bokatiboen erabilera kokatzen dugun gaitasun prosodikoaren gaineko sarrera aurkezten dugu; beste alde batetik, bokatiboen izaera bera eztabaidatzen dugu. Bokatiboak prosodikoki eta sintaktikoki independentetzat jo izan dira eta eskuarki onartzen da independentzia prosodikoa euren independentzia sintaktikoaren ondorioa dela. Lanaren amaieran aurkezten diren emaitzak 12 hiztunen datuen azterketa fonologikoa eta fonetikoa eginda lortu dira. GAKO-HITZAK: Bokatiboa · Gaitasun prosodikoa · Prosodia.