Haizeolak eta burdin hobiak Euskal Herrian
- Orue-Etxebarria Urkitza, Xabier
- Apellániz Ingunza, María Estibaliz
- Baceta Caballero, Juan Ignacio
- Gil Crespo, Pedro Pablo
- Herrero Rubio, José Miguel
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2010
Número: 23
Páginas: 51-63
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Urteetan zehar Baskonian eta inguruetan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko jakintza alor anitzeko irakasle talde batek, egindako lanei esker, frogatu du haizeola kopuru handia gelditzen dela, orain arte esan denaren aurka; hala ere hainbat eta hainbat haizeola deseginda daude. Haizeola hauen labeak tamaina handiko egitura edo kubetak dira, kono-enbor eiteduna edo udare formadunak. Egitura hauek aspalditik karabiekin nahasiak, hauetatik bereizten dira, batez ere, beheko aldean duten kanal baten bidez kanpoko aldearekin loturik daudelako. Halaber, labearen barnea tarteka burdin zepak dituen buztinezko geruza batez estalia agertzen da. Zepak dentsoak dira eta Fe, Si eta Al eduki handia dute (fayalita, wustita eta herzinita mineral gisan). Honek adierazten du baxua zela metala ateratzeko prozesuaren errendimendua. Mendi lepoetan eta erreka batetik gertu kokatzen ohi dira, Behe Kretazeoko arrokez osaturiko zonaldeetan eta, hein txikiagoan Paleozoikoko arrokez osaturiko zonaldeetan ere. Aipagarria litzateke era berean haizeola hauen eta -ola aurrizki edo atzizkia duten toponimoen arteko harremana ere.