Zahartzaroa eta lekukoen oroimena
- Aizpurua Sanz, Alaitz
- García Bajos, Elvira
- Migueles Seco, Malen
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2010
Número: 73
Páginas: 51-68
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Ikerketa honen helburua da gertaera baten oroimenean pertsona gaz-teen eta zaharren arteko ezberdintasunak aztertzea. Horretarako lapurreta baten informazioa (nagusia eta periferikoa) eta edukiak (ekintzak, pertsonak eta detaileak) analizatu dira. Parte-hartzaileek, batez ere, gertaeraren informazio nagusia eta ekintzak gogoratu dituzte. Pertsona helduen errendimendua gazteena baino okerragoa izan da, ekintza nagusietan neurri handiagoan oinarritu dira eta pertsonekin eta xehetasunekin erlazionaturiko informazio gutxiago gogoratu dute. Hala ere, ez dute gazteek baino akats gehiago izan. Beraz, gazteen kontakizunak zaharren kontakizunekin alderatuta osoagoak izan dira, baina ez zehatzagoak. GAKO-HITZAK: Oroimen librea · Lekukoak · Zahartzaroa · Gogoratu.