Laser sintonizagarriaktitanio : zafiro laserraren sintonizazioa kristalaren beraren birrefringentziaz baliatuz

  1. Iparraguirre San Sebastián, Ignacio
  2. Azkargorta Aretxabala, Jon
  3. Illarramendi Leturia, María Asunción
Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2008

Zenbakia: 21

Orrialdeak: 7-15

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Lan honetan, laser sintonizagarrien (hau da uhin-luzera aldakorra duten laserren) funtzionamenduaren ezaugarriak laburbilduko dira eta adibide gisa, gailu jakin baten garapena aurkeztuko da. Laser sintonizagarri honen berezitasun nagusia bere sinpletasunean datza: laserraren igorpena lortzeko kitzikatzen den materiala (material aktiboa) eta sintonizatze efektua eragiten duen osagaia bat dira, alegia anplifikazioa eta sintonizazioa osagai bakarrekin lortzen da alegia. Sintonizazioaren eragileak kristalaren propietate birrefringenteak dira. Hainbat material gai diren arren, Ti:zafiro kristala aukeratu dugu, ikuspegi praktikotik erakargarriena delako. Ti:zafiro laserraren uhin-luzeraren «autosintonizazioa» bere igorpen-bandan lortu dugu sintonizatze efektua delako prozedura hori erabiliz. Teorikoki kalkulatutako sintonizazioaren uhin-luzerak eta igorpenaren beste ezaugarriak nahiko ados daude esperimentuetan neurtutakoekin. Ikuspegi praktikotik gailu hau erresonadorearen barneko osagai sintonizatzaileak erabiltzen ez delarik, merkeagoa eta eraginkorragoa da eta efizientzia irabazi. Bere trinkotasuna dela medio, beste sistema konplexuago batzuetan erabil daiteke akoplatuta eta bereziki interesgarria izango da laser jarraietan erabiltzeko.