Internet berria eta ni

  1. Portillo Berasaluce, Javier
  2. Romo Uriarte, Jesús María
  3. Benito Gómez, Manuel
Revista:
Ikastorratza, e-Revista de didáctica

ISSN: 1988-5911

Año de publicación: 2008

Número: 2

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Ikastorratza, e-Revista de didáctica

Resumen

Internet fenomeno bezala ez da berria, esan daiteke denok ezagutzen dugula eta gazteak direnentzat betidanik egon dela hor beraien ondoan. Baina azken urte pare honetan joera berriak gertatu dira Internet barruan, eta joera hauei esker Internet bera errotik aldatzen ari da. Hitz bitxien bildumak egiten dituztenentzat Internet berri honi web 2.0 esaten zaio eta gehiago jakin nahi duenak [1] eta [2] erreferentzia bibliografikoetan aurki dezake informazio zehatza, guk artikulu honetan web 2.0 definitu ordez nola erabili erakusten saiatuko gara. Aspaldiko Internet eta egungo Internet berriaren arteko desberdintasun bakar bat nabarmendu beharko bagenu, erabiltzailearen jokamoldea izango litzateke. Hau da, eta oso modu orokorrean hitz eginez, aurreko Internet ereduan gutxi batzuek argitaratzen zuten eta gainerako guztiok informazioa bilatu eta kontsumitu egiten genuen, Internet zen gehienontzat liburutegi erraldoi bat. Gaur egun, aldiz, edozeinek eduki dezake bere txokoa Internet berrian eta edozeinek argitara dezake informazioa, Internet berriak ahalbideratzen du guztion partehartzea aktiboa izan dadila, horregatik esan daiteke Internet berria guztiontzat inprimategi (edo "inprimatoki" bertan idatzi ahal delako) bat dela ere. Artikulu honek atea irekiko dio mundu hau kanpotik ikusi baina oraindik barnera murgildu ez denari.