Metakin bolkanikoen ohiko osagaiak, ehundurak eta egiturak

  1. Etxebarria Akaiturri, Maider
  2. Apraiz Atutxa, Arturo
  3. Mendia Aranguren, Miren Sorkunde
  4. Aranburu Artano, Arantza
Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2001

Zenbakia: 14

Orrialdeak: 33-49

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Arroka bolkaniko eta bolkanoklastikoek osagai, ehundura eta egitura bereziak izaten dituzte, hauen artean daude fenokristalak eta ehundura porfirikoa, kristalak eta kristalen zatiak, bakuoloak, beira bolkanikoa, desbeiratze-egiturak, perlitak, pumita eta eskoria, eta abar. Ezaugarri horiek ez dira diagnostikoak izaten sorrera--prozesua definitzeko orduan, ezaugarri bat baino gehiagoren konbinazioak ematen baitu sorrera-prozesuaren berri. Artikulu honen helburua da osagai, ehundura eta egitura horiek aztertzea.