Katalizatzaileen prestakuntza industri prozesuetarako
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2000
Zenbakia: 13
Orrialdeak: 93-104
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Prozesu katalitikoak gero eta gehiago erabiltzen ari dira industria eskalan. Prozesu hauetan erabiltzen diren katalizatzaileak arreta handiz prestatu behar dira, solidoak ezaugarri fisiko-kimiko (aktibotasun, hautakortasun ete egonkortasun) onak eduki ditzan, eta erreakzio katalitikoa egoki gerta dadin. Artikulu honetan industria eskalan masa-katalizatzaileak eta katalizatzaile inpregnatuak prestatzeko normalean erabiltzen diren metodoak deskribatzen dira eta prestakuntza-etapa bakoitza zertan datzan aztertzen da.