Euskal irrati eta telebistetako kazetarien soslai soziologikoa
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2006
Issue: 58
Pages: 29-52
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Artikulu honetan ikus-entzunezko euskal kazetarien soslai eta lanbidearekiko jarrerei buruzko ikerketa baten zenbait emaitzen berri ematen da. Ikerketa hori EHUk diruz lagundua izan zen. Igorleen ikerketa-ildora hurbilketa teoriko laburra ere eskaini da, irakurlea emaitza horien garrantziaz jabe dadin. Datu horiek zerikusia daukate ikus-entzunezko kazetaritzako profesionalen hainbat ezaugarrirekin, hala nola, ezaugarri soziodemografikoekin, motibazioekin, asmoekin eta joera ideologikoekin. Ikus-entzunezko profesionalekin burututako ikerketa honek utzi duen soslai soziologikoak lagun diezaguke kazetaritza-jardunaz ematen duten iritzia hobeto ulertzen.