Ikuskaritza-arautegian aldaketakbide onetik gabiltza?

  1. García Delgado, Sonia
  2. Ipiñazar Petralanda, Izaskun
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2004

Issue: 49

Pages: 7-20

Type: Article

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

Enron, WorldCom, Gescartera, BBVA eta beste hainbat enpresak azkenaldian burutu dituzten istilu ekonomikoek konfiantzan oinarrituta dagoen sistema ekonomikoa kolokan jarri dute. Sozietateek, euren itxura hobetzeko, kotizazioa igotzeko... ekitaldiko emaitzak manipulatu egin dituzte, eta ondorioz, jendeak galdu egin du enpresek ematen duten informazio ekonomiko-finantzarioan ipinitako konfiantza. Kontuen Ikuskaritzak ere, enpresen informazio ekonomiko-finantzarioa aztertu eta informazio horren fidagarritasunari buruzko iritzia eman behar duenez, ondorio latzak jasan behar izan ditu. Jarduera ekonomikoa iskanbila horietan murgildurik, 1988ko Kontuen Ikuskaritza Legea berritzeko eta ikuskaritza lanbideak galdutako konfiantza berreskuratzeko, besteak beste, Sistema Finantzarioa Berritzeko Neurrien azaroaren 22ko 44/2004 Legea igorri zen. Lan honetan, Ikuskaritza Lege berrituak dakartzan aldaketak aztertzen dira, batez ere independentzia, bateraezintasunak eta kalitate-kontrola. Bestalde, lege-indarrez etorritako aldaketa horiek nahikoa direnetz hausnartu nahi da; izan ere, azken urteotan istilu finantzarioak areagotu egin dira tartean auditoreak egonik; arauketaren ondorioa izan al da? Aurreko Legea ez al zen nahikoa? Etika, bakoitzaren balioak... aldatu egin al dira?