Osakidetzako elikadura-jokabidearen nahasteen tratamendurako berariazko programan tratamenduan dauden pazienteen nortasun-ezaugarriak

  1. Grijalvo López, Jorge
  2. Insúa Cerretani, Patricia
  3. Aparicio, María Dolores
  4. Iruín, Álvaro
  5. Marañón Guillan, Izaskun
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2003

Número: 45

Páginas: 91-100

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Artikulu honetan elikadura-jokabidearen nahaste bat duten 74 emakumek (nerbio-anorexia restriktibodun 17, nerbio-anorexia purgatibodun 9, nerbio-bulimia ez purgatibodun 2, nerbio-bulimia purgatibodun 28 eta elikadura nahaste ez espezifikodun 18) agertzen duten nortasunaren nahasteen perfila alderatu da. Gaixoen %75ek gutxienez nortasunaren nahaste bat agertzen du, baina ez da taldeen artean desberdintasunik aurkitzen nortasunaren nahasteen kopuruari dagokionez. Maizen agertzen diren nortasu-naren nahasteak nortasunaren nahaste pasibo-agresiboa, nortasunaren nahaste eskizoidea eta saihesteagatiko nortasunaren nahasteak dira. Etorkizunari begira gai honekin harremana duten ikerketek jarraitu beharko lituzketen bide berriak aipatzen dira.