Tokian tokiko telebistagintzaren programazioa, ordainsariak eta erronkak
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2003
Número: 46
Páginas: 61-80
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Telebista lokalaren etiketapean oso errealitate oparoa daukagu Euskal Herriko ikus-entzunezkoen panoraman. Berrogeita hamarretik gora dira transmisio moduari, emisio-esparruari, helburuei, finantzatzeari, egituratzeari eta programazioari dagokienez oso desberdinak diren kanalak. Gainera, gertutasunerako, erreferentzialtasun informatiborako, hizkuntza-normalkuntzarako, integraziorako eta egituraketa sozialerako tresna ezin hobetzat hartu diren kanal horiek, gaur egun, eztabaidaren muinean eta zurrunbilo kontzeptualean jira-biraka daude. Panorama honetan, tokian tokiko kanal hauen eskaintza programatiboan murgilduko gara artikulu honetan, eta gaur egungo egoera hobeto ezagutzeko eta etorkizun hurbilerako joerak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko balioko digu.