Ongizate estatua bidegurutzeangizarte eskubideak eta lan merkatuaren arteko harremana ezbaian

  1. Gorka Moreno Márquez

Editorial: Servicio de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad de Deusto = Deustuko Unibertsitatea

ISBN: 9788498302752

Año de publicación: 2010

Tipo: Libro

Resumen

Liburu honetan Ongizate Estatu ezberdinetan ematen ari diren eraldaketak aztertzen dira. Horretarako, hiru eredu lantzen dira. Lehenengoa, nagusiki Amerikako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan aurrera eramaten ari den Workfare ereduan sakontzen da. Bigarrenik, lurralde eskandinabiarretan jatorria duen eta Europa mailan garatzen ari diren Enplegurako Politika Aktiboak aztertuko da. Azkenik, arlo europarrean hedatu den Gutxieneko Errenten eredua ere ikertuko da. Hiruretan aktibazioa edota lan-merkaturatzea bultzatzen duten neurriak nagusitzen ari dira. Hurrengo urteetan Ongizate Estatuaren inguruko eztabaida maila honetan kokatzen da eta liburu hau gai hauetan sakontzea du helburu. Gorka Moreno Márquez (Irun, 1979). Zientzia Politikoetan lizentziatua eta Soziologian Doktorea. Gaur egun EHUko irakaslea da Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan eta Euskal Inmigrazio Behatokian –Ikuspegi– ikertzailea. Bere ikerketa-gai nagusienak lanaren mundua, gizarte-politikak, gizarte-bazterkeria eta inmigrazioa dira. Arlo hauetan hainbat artikulu zientifiko eta liburu argitaratu ditu. Hauen artean, Trabajo y Ciudadanía. Un debate abierto edota Crisis y Reconstrucción del Estado del Bienestar. Las posibilidades de la Renta Básica de Ciudadanía bezalakoak. Hauetaz gain, hainbat hitzaldi eta ponentzia aurkeztu ditu kongresu eta jardunaldi ezberdinetan, maila akademiko zein dibulgatzailean.