Filosofiaren historia

  1. Arrieta Urtizberea, Agustín coord.
  2. Uribarri Zenekorta, Ibon coord.

Editorial: Elkar, Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria

ISBN: 978-84-9783-403-2

Año de publicación: 2008

Tipo: Libro

Resumen

Filosofiaren historia ez da filosofiaren historia soilik, filosofiaren historia pentsamenduaren historia da; eta gizabere razionala bera pentsamendu den neurrian, filosofiaren historia gizon-emakumeen historia da nolabait -konkretuki, eskuartean duzun liburu honen kasuan, mendebaldeko gizakiaren historia intelektuala-. Filosofia ez da urruneko pentsamendu ilargitarren bat; aitzitik, gizakiaren eguneroko esperientziaren eta mendez mendeko historiaren menpeko da, bigarren momentuko gogoeta eta hausnarketa gisa beti ere: pentsamenduaren pentsatzea. Filosofia interesgarria da, kasik beharrezkoa, gizon-emakumearen ia zeinnahi garairi edo arlori buruz orientatzeko. Aldian aldiko espirituaren agerketen sintesia da. Aroaren ispilua... Filosofiaren Historia honek, filosofiako ikasle eta irakasleentzat ezezik, historia edo literaturzalearentzat balio gura luke... edo, eskolatik kanpora, politikari buruz, edo mendebaleko kulturaren bilakaerari buruz jakin-mina duen edozein interesaturentzat... zer esanik ez arlo espezifikoki filosofikotzat jotzen direnetan informazioa bilatzen duenarentzat. Liburuan oreka bat lortzen saiatu dira egileak, Euskal Herriko unibertsitateko irakasleak guztiak, dibulgazio didaktikoaren eta zorroztasun akademikoaren artean. Liburua taldelanaren emaitza izan da. Agustin Arrieta Urtizberea eta Ibon Uribarri Zenekorta koordinatu eta zuzendu dute lan erraldoi interesgarri hau, eta Joxe Azurmendi izan dute sustatzaile eta gidari. Argitasuna, zorroztasuna eta zehaztasuna bikain uztartzea da liburuaren birtuterik aipagarriena, eta irakurleak benetan estimatuko duela uste dugu.