Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan
- Itziar Túrrez Aguirrezábal Director
Defence university: Universidad de Deusto
Fecha de defensa: 31 March 2007
- Jon Kortazar Uriarte Chair
- Juan Manuel Etxebarria Ayesta Secretary
- Iñaki Gaminde Terraza Committee member
- Feli Etxeberria Sagastume Committee member
- Rosa Miren Pagola Petrirena Committee member
Type: Thesis
Abstract
Gaur egun, hizkuntzen irakaskuntzan nahiz ikaskuntzan, ikaslearen autonomia bultzatzen den aldetik, gero eta garrantzi handiagoa dute ikas-estrategiek. Horregatik, lan honek hiru helburu izan ditu; batetik, ikasleek euskararen ikaskuntzan egiten duten ikas-estrategien erabilera aztertzea; bestetik, irakasleek euren eskoletan ikas-estrategiak lantzen dituzten ikustea; eta azkenik, hizkuntzen irakaskuntzarako egindako materialak behatuz, ikas-estrategiak lantzeko erabiltzen diren ariketak biltzea. Adierazi beharra dago, norbaitek hala pentsa dezakeen arren, lan honen helburua ez dela izan ikas-estrategien erabilera bultzatzea, eskoletako errealitatea aztertzea eta alor honetan jarraitu nahi dutenei bidea irekitzea baizik. Aipatutako helburuok lortzeko, sarrera, alde teorikoa, azterketa enpirikoa, ondorio orokorrak eta ikas-estrategiak lantzeko materiala izeneko bost atal nagusik osatzen dute lana. Sarreran nondik norako nagusien berri eman da (zergatia, antolaketa, metodologia, helburuak, hipotesiak, ondorio orokorrak eta bibliografiari nahiz tipografiari buruzko xehetasunak). Alde teorikoan terminoen zehaztapena egin da; hots, ikaskuntza, jabekuntza, eskurapena, irakaskuntza, ikas-estrategiak eta ikasle ona terminoen definizioa emateaz gain, izenburuan agertu beharrekoak zeintzuk diren zehaztu da. Atal honetatik abiatuta azterketa enpirikoan ikasleei nahiz irakasleei egindako ikas-estrategien azterketaren berri eman da. Horretarako, bi azterketa-talde (irakasleena eta ikasleena), bi galdetegi (irakasleena eta ikasleena), eta estatistika erabili dira. Azterketa enpirikoan atera diren ondorioak beste ikertzaile batzuek ateratakoekin alderatu eta ondorio orokorrak atera dira. Besteak beste, honako hauek dira aipagarrienak: