Mikeleteak eta bidelapurrakgizarte kontrolaren aldaketak Gipuzkoa tradizionalean, 1688-1808

  1. ZAPIRAIN KARRIKA, DAVID
Dirigida por:
  1. José Angel Achón Insausti Director/a

Universidad de defensa: Universidad de Deusto

Fecha de defensa: 09 de noviembre de 2007

Tribunal:
  1. Jon Arrieta Alberdi Presidente/a
  2. José Antonio Rodríguez Ranz Secretario/a
  3. Santiago Larrazábal Basáñez Vocal
  4. José Urrutikoetxea Lizarraga Vocal
  5. María Rosa Ayerbe Iríbar Vocal

Tipo: Tesis

Resumen

Gipuzkoako gizarte tradizionalaren barrukoak hobeto ezagutzea du helburu hemen aurkezten dugun tesiak. Ikerketaren ardatz gisa, gizarte egituratik kanpo kokatzen diren subjektuak aukeratu ditugu; zehatzago esanda, hauen gainean gizartearen buruzagiak eraikitzen diren kontrolerako eta zigorrerako egitasmoak. Artxiboetan burutu miaketetan maiz topatu ditugun gizarte istiluak -gehien bat lapurgintza antolatuari lotutakoak -, eta 1796an Gipuzkoak bere polizia-taldea garatu izana gure arreta aspaldian piztu zuten zantzuak ditugu. Bi gertakizun hauek hausnarketarako parada eskeintzen digute, bigarrenak bereziki, polizia guztiz berria zer tresna bezala agertzen zitzaigun eta. Ondorioz, gure ikerketa poliziaren balizko berritasun honen inguruan eraiki dugu. Horrela, berrikuntza maila nuertze aldera, poliziaren aurretik erabiltzen ziren gizarte kontrolerako lanabesak zeintzuk ziren ezagutzen eta deskribatzen saiatu gara. Eta, era berean, tresna hauek zeinen gainean eta zein garaietan ezartzen ziren miatu dugu. Bistan denez, honek guztiak poliziaren aurreko gizarte multzoa deskribatzen eta bere errepresiorako baliabideak aztertzen behartzen gaitu, gure hipotesia zuzena den ala ez neurtzeko. Gainera, gure hipotesia zuzena balitz, poliziaren jaiotza Lurralde historikoaren garapen politiko-administratiboarekin batera eman beharko zen. Ondorioz, Gipuzkoaren osaketa historikoa aberasteko parada izango dugula uste dugu. Modu honetan arestian aipatutako helburu nagusia betetzea posible ikusten genuen, historiografian ekarpen berri bat egiten genuelarik. Funtsean, hau da ondoan aurkituko den ikerketaren mamia, Gipuzkoako Artxibo Nagusian gordetzen diren "Corregimiento Criminal" delako atalean eta Batzar Nagusien aktetan, gehi Lurraldearen hainbat Udal Artxibotan gordetzen diren auzi kriminal ugaritan oinarritzen dena.