Etete-aldiaren eragina ariketa fisikoa egiten duten pertsona nagusien bizi-kalitatean, funtzio fisikoan eta biomarkatzaileetan

  1. ESAIN CASTAÑARES, IZARO
Zuzendaria:
  1. Susana María Gil Orozko Zuzendaria
  2. Ana Rodríguez Larrad Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2019(e)ko urtarrila-(a)k 22

Epaimahaia:
  1. Jon Irazusta Astiazaran Presidentea
  2. Maria Iciar Vergara Micheltorena Idazkaria
  3. Jon Zabaleta Kidea
Saila:
  1. Fisiologia

Mota: Tesia

Teseo: 148676 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Ikerketa honen helburua pertsona nagusi aktiboengan ariketa fisikoaren eteteak nolako eragina duen ezagutzea, bizi-kalitatean, funtzio fisikoan eta biomarkatzaileetan. Bederatzi hilabeteko ariketa fisiko gidatuaren ostean, hiru hilabeteko etete-aldiak ondorio negatiboak izan zituen bizi-kalitateko (SF-36) dimentsio guztietan (p <0,05) eta beherakada adierazgarria aurkitu zen oreka dinamikoan (p <0,001). Hanturazko parametroetan ez zen aldaketarik antzeman, HDL kolesterola aldiz handitu egin zen (p <0,001). Etete-aldiaren ostean adiponektina era kontrajarrian erlazionatu zen aldagai desberdinek, adiponektina maila altuak odoleko lipidoen maila hobearekin erlazionatzen ziren bitartean funtzio fisikoko emaitza okerragoekin zuen lotura. Gainera, etete-aldiaren ostean emakumezkoen kasuan adiponektina mantendu egin zen, gizonezko gehienek ordea, beherakada izan zuten. Horretaz gain, etete-aldi horretan zehar partaideen %18,4k erorketaren bat izan zuen eta pertsona horiek erorketa hori sufritu baino lehen jada bizi-kalitatean balore baxuagoak eman zituzten (p <0,05). Beraz, ariketa fisikoa eteteak ekarri ditzakeen ondorioak ekiditeko egokia izango litzake, alde batetik etete-aldi laburragoak egiten saiatzea eta beste aldetik etete-aldi horretan beraien kabuz egin ahal dituzten ariketak preskribitzea, orekako ariketei garrantzia emanez.