Diasporak nazioarteko harremanetankomunikazioa eta harreman transnazionalak euskal herriaren eta estatu batuetan diren euskaldunen artean

  1. GOIRIZELAIA ALTUNA, MAIALEN
Dirigida por:
  1. Leire Moure Peñín Director/a
  2. Leire Iturregui Mardaras Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 20 de febrero de 2019

Tribunal:
  1. Juan Luis Manfredi Sánchez Presidente/a
  2. María José Cantalapiedra González Secretario/a
  3. Stephen Ansolabehere Vocal
Departamento:
  1. Derecho Público y Ciencias Histórico-Jurídicas y del Pensamiento Político

Tipo: Tesis

Teseo: 148919 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Ikerketa honen helburu nagusia da Euskal Herriaren eta kanpoan den euskal komunitatearen artean izan den komunikazioaren eta harremanaren azterketa egitea. Ikerketa aurrera eramateko, teknika kuantitatibo eta kualtitatiboak erabili dira: 83 sakoneko elkarrizketa egin dira diaspora gaiarekin zerikusia duten indibiduo, aditu eta ordezkari instituzionalekin, eta 424 erantzun izan dituen inkesta bat zabaldu dugu Estatu Batuetako euskaldunen artean. Migrazioa beti egon da presente Euskal Herriaren historian, eta hori bi eratara ezagutu izan da: Euskal Herria herri jasotzaile moduan (immigrazioa), non Bizkaiko ezker aldea, bere industriarekin, izan den protagonista; edota Euskal Herria migrazio igorle moduan, emigratu egin duenean, batez ere, eskuin alde eta nekazal zonaldeetatik. Euskal Herriak bizitako emigrazio horren ondorioz, euskal komunitatean sortu dira mundu zabaleko hainbat lekutan. Harreman guztietan komunikazioa beharrezkoa eta ezinbestekoa da, eta, kanpoan bizi diren euskal komunitateeta Euskal Herriaren kasuan ere, berdina gertatu da. Lan honetan Estatu Batuetan dauden euskaldunetan zentratu gara eta bai Euskal Herritik zein diasporatik komunikazioa eta harremana mantentzeko izan diren tresnak identifikatu, kategorizatu eta aztertu dira. Euskal Herritik bideratutako ekimenetan hiru garai identifikatu ditugu lehen garaia 1937urtetik 1986urtera doa, ¿Euskal Herria eraikiz¿, bigarrena urte horretatik 1994ra eta ¿Lehen pausuak¿ izenpean jarri dugu, eta azken garaia 1994urtetik gaur egun artekoa da eta ¿Finkatutako estrategiak¿izena jarri diogu. Diasporatik bideratutako ekimenen artean diasporaren eskutik antolatutako ekintzak aztertu ditugu.Horrez gain, diaspora sareak aztertu dira, bai diasporak berak sortuak eta euskal instituzioek diasporara begira sortu dituztenak. Amaitzeko, ikerketa exploratorio bat planteatu da non, Estatu Batuetako euskal komunitateen arteko konparazio bat egiten den eta ikusi daitekeen, nola, emigratzeko arrazoiak, belaunaldia eta kokapen geografikoaren arabera, antolatzeko eta komunikatzeko duten era, eta dituzten interes eta beharrizanak, desberdinak diren. // Ikerketa honen helburu nagusia da Euskal Herriaren eta kanpoan den euskal komunitatearen artean izan den komunikazioaren eta harremanaren azterketa egitea. Ikerketa aurrera eramateko, teknika kuantitatibo eta kualtitatiboak erabili dira: 83 sakoneko elkarrizketa egin dira diaspora gaiarekin zerikusia duten indibiduo, aditu eta ordezkari instituzionalekin, eta 424 erantzun izan dituen inkesta bat zabaldu dugu Estatu Batuetako euskaldunen artean. Migrazioa beti egon da presente Euskal Herriaren historian, eta hori bi eratara ezagutu izan da: Euskal Herria herri jasotzaile moduan (immigrazioa), non Bizkaiko ezker aldea, bere industriarekin, izan den protagonista; edota Euskal Herria migrazio igorle moduan, emigratu egin duenean, batez ere, eskuin alde eta nekazal zonaldeetatik. Euskal Herriak bizitako emigrazio horren ondorioz, euskal komunitatean sortu dira mundu zabaleko hainbat lekutan. Harreman guztietan komunikazioa beharrezkoa eta ezinbestekoa da, eta, kanpoan bizi diren euskal komunitateeta Euskal Herriaren kasuan ere, berdina gertatu da. Lan honetan Estatu Batuetan dauden euskaldunetan zentratu gara eta bai Euskal Herritik zein diasporatik komunikazioa eta harremana mantentzeko izan diren tresnak identifikatu, kategorizatu eta aztertu dira. Euskal Herritik bideratutako ekimenetan hiru garai identifikatu ditugu lehen garaia 1937urtetik 1986urtera doa, ¿Euskal Herria eraikiz¿, bigarrena urte horretatik 1994ra eta ¿Lehen pausuak¿ izenpean jarri dugu, eta azken garaia 1994urtetik gaur egun artekoa da eta ¿Finkatutako estrategiak¿izena jarri diogu. Diasporatik bideratutako ekimenen artean diasporaren eskutik antolatutako ekintzak aztertu ditugu.Horrez gain, diaspora sareak aztertu dira, bai diasporak berak sortuak eta euskal instituzioek diasporara begira sortu dituztenak. Amaitzeko, ikerketa exploratorio bat planteatu da non, Estatu Batuetako euskal komunitateen arteko konparazio bat egiten den eta ikusi daitekeen, nola, emigratzeko arrazoiak, belaunaldia eta kokapen geografikoaren arabera, antolatzeko eta komunikatzeko duten era, eta dituzten interes eta beharrizanak, desberdinak diren.