Essays on the determinants of educational achievements

  1. LEKUONA AGIRRETXE, AGURTZANE
Dirigida por:
  1. Susan Orbe Mandaluniz Director/a
  2. Casilda Lasso de la Vega Martínez Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 02 de mayo de 2019

Tribunal:
  1. Alain Trannoy Presidente/a
  2. Oihana Aristondo Secretario/a
  3. Gastón Yalonetzky Vocal
Departamento:
  1. Métodos cuantitativos

Tipo: Tesis

Teseo: 149635 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Zenbateraino daude ikasleen emaitzak beren familia eta eskolaren ezaugarriek eta ikaskideen eraginak baldintzatuta? Galdera nagusi hau erantzutea da tesi honen xedea. Horretarako tesiko kapitulu guztietan Nazioarteko Ebaluaziorako Programak (PISA bere ingeleseko sigletan) emandako datuak erabili dira. Lehen hiru kapituluetan hamabost urteko ikasleen lorpen akademikoetan dauden aukera ezberdintasunak aztertzen ditugu Europako hogei herrialderentzat. Lehen kapituluak, hurrengo bien oinarria izanik, neurketaren arlo nagusiak laburbiltzen eta datu-basea aurkezten ditu. Bigarren eta hirugarren kapituluetan aukera ezberdintasuna enpirikoki neurtzen da, banaketa kontrafaktualak eraikitzeko metodo ezberdinak erabiliaz. Bigarren kapitulua metodo parametrikoaz baliatzen da eta hirugarrena, berriz, metodo ez-parametrikoaz. Bi kapitulu hauen emaitzek erakusten dute aukera ezberdintasunik altuena daukaten herrialdeak Belgika, Frantzia, Alemania eta Bulgaria direla. Aldiz, aukera ezberdintasunik baxuena dutenak eskandinaviar herrialdeak, Espainia eta Irlanda dira.Laugarren kapituluaren helburua gaitasun ez-kognitiboei lotutako ikerketa ekonomikoetan ekarpena egitea da. Hain zuzen, kapitulu honetan Espainiar estatuko ikasleen lorpen akademikoen (emaitza kognitiboen) eta eskolarekiko jarreren (emaitza ez-kognitiboen) determinatzaile nagusiak aztertzen eta konparatzen ditugu, bariante eta maila anitzeko teknika erabiliaz. Emaitzek bariantzaren proportzio altuena ikasleen berezko eta familiaren ezaugarriek azaltzen dutela erakusten dute. Bestalde, eskolarekin lotutako eta estatistikoki nabaria den aldagai bakarra ikasleen ikas-ingurunea da.